Pribatutasun Politika/Zitazioei buruz maiz egiten diren galderak
Orri honetan daude Wikimedia Foundation Privacy Policy(ri) buruz maiz egiten diren galderak. Maiz egiten diren galderak ez dira sartzen Wikimedia Foundation Privacy Policy. Izatez, ez da lege-dokumentua. Hala ere, erabilgarria izatea espero dugu. Please note that in the event of any differences in meaning or interpretation between the original English version of this content and a translation, the original English version takes precedence. |
Wikimedia Foundation Privacy Policy: Subpoena Frequently Asked Questions
Zer da zitazio bat?
Zitazioa egintza judizial batera joateko deialdia egiteko eginbidea, zitatutako pertsona agertu beharreko lekua, eguna eta ordua jasotzen dituena. Adibidez, zitazio baten bitartez eska dakieke zerbitzu-hornitzaileei erabiltzaileak identifikatzeko balio duen informazioa partekatzeko, webgunean izandako jokabideagatik. Kasu batean alderdietako bat ordezkatzen duen abokatuak, adibidez, zitazioa igor dezake, eta, batzuetan, bertan eskatutakoa gehiegizkoa da. Alabaina, berehala eta modu eraginkorrean aurkaratu ezean, baliteke zitazioaren aurkako objekzio batzuk aintzat ez hartzea, eta auzitegian baliozkoak ez izatea.
Zergatik ari dira ni identifikatzeko balio duen informazioaren bila?
Oro har, erabiltzaile anonimoren bat identifikatzea helburu duten zitazioak hirugarrenen webguneei lotuta igortzen dira, demanda baten instrukzioan (hots, frogak biltzeko fasean). Demandan adierazitakoaren arabera, alderdi demandatzaileak, normalean, ustez kaltea eragin dion pertsona identifikatu nahi du. Demandan alegatutako kaltea izan daiteke, adibidez, webgunean demandatzailearen ustez iraingarria den edo egile-eskubideak urratzen dituen zerbait argitaratu izana, hala nola, artikulu bat edo komentarioren bat eztabaida orri batean. Alderdi demandatzaileak erabiltzaile horren Internet Protocol (IP) helbidea edo helbide elektronikoa baliatu ditzake erabiltzailea identifikatzeko; horretarako, internet zerbitzu hornitzaileari eman behar dio informazio hori. Erabiltzailea identifikatu ondoren, demanda jar dezake bere aurka, adierazitako kalteak direla-eta.
Zer gertatuko da ez badut ezer egiten?
Beharrezkoak diren lege-neurriak hartu ezean, Wikimedia fundazioak zu zeu identifikatzeko balio duen informazioa edo bestelako datuak partekatu beharko ditu. Alderdi eskatzaileak zure benetako izena dakienean, baliteke, adibidez, demanda jartzea.
Zer egin dezaket zitazioaren aurka egiteko?
Lege-argudioen eta prozeduraren eskakizunen konplexutasuna eta zure kabuz mozioa aurkeztean anonimo mantentzeko zailtasuna direla eta, abokatu bat kontratatzea gomendatzen dizugu, batez ere zitazioaren aurrean zeure burua defendatzen hasi baino lehen. Zitazioan defendatzeko arauak eta prozedurak zitazioa igorri zen lekuko jurisdikzioaren araberakoak dira.
Zenbait jurisdikziotan posible da demandatzaileari idatziz zure argudioak bidaltzea. Beste batzuetan, ordea, epaileari mozioa aurkeztea da aukera bakarra (zitazioa baliogabetzea eskatzeko mozioa, alegia). Kasu bietan ere, zu identifikatzeko balio duen informazioa eta bestelako datuak isilpean gera daitezen, lege-neurriak hartu behar dituzu epe jakin batzuetan.
Gaian sakontzeko, honako orri hauek ere irakur ditzakezu: